Proiektu honen programa irekiak, diseinatzeko garaian ustezko askatasuna emango digu, baina baita benetako jardueretaz urruntzeko arriskua ere. Eskuan baliabide guztiak izanik, eskala/tokia/erabilera litekeenak kontrolatu eta aukerak aztertuz orubean egitura independiente bat proposatu dut, berezko tokira moldagarri eta hainbat posizio onar ditzakenak.
Egiturak behe oina aske utziko luke, ez dago ez muga fisiko ez bisualik, eta kota aldaketak maldan ematea ahalbidetuko du. Erabiltzailea ere zehaztugabea izanik, espazio kualidade ezberdinak bilatuko dira: Jarduerak horizontalean/maldan/bertikalean gerta daitezen, eguzki edota euriari babesa eskainiz, ibilbide amaierako edota maila altuen intimitatea...
Espazio publikoaren aldakortasuna ezin daiteke erabatekoa izan, tokia menderatzeak erabiltzaileen partaidetza iradokitzeaz gain, jatorrian aurreikusitako bestelako interpretazioak ekarriko ditu, interes orokorrari kontrajarriak edota azpiegiturak jasan ezin ditzakenak. Jazoko diren alternatibak barne hartzeko gaitasuna izanik, izaera mantendu eta elkarbizitza suspertzea jomuga delarik.