HIRIEN ETORKIZUN PARTEKATUA
Bada denbora gizakiak ingurmenean egin duen hondamendiaz ohartu garela. Dagoeneko jakin badakigu zein diren honen eragileak, hamaika datu eskura eta ondorioak begi bistan ditugularik. Dena den, bide okerretik jo da jarrera “ekologikoa” delakoa jarraitu nahi izan denean. Energia iturriei egotzi zaizkie kuliak, eta hortan jardun dugu erantzuna bertan zegoelakoan. Alternatiba garbiak bilatu ditugu, baina bidetik trabak nonahi, inguruaren beraren zailtasunak, muga ekonomikoak, politikoak akaso.
Baina badago erantzunaren bila murgiltzeko era ugari, bestelako hausnarketa eskatzen dutenak. Zer egiten dut nik bizi naizen tokia errespetatzeko? Badut aukera bizimodu jasangarri bat eramateko? Arlo ezberdinetan landu beharreko problematika dugu hau, baina gu arkitekto moduan, badugu zereginik gai honetan. Guk diseinatuko ditugu bizimodu eredugarriak, guk eskainiko ditugu beharrezko tresna hauek, eta nola ez, gu izango gara mugimendu honen partaide.
No hay comentarios:
Publicar un comentario